Hona hemen bideoa.
Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera. Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea
AIZUREN EMANALDIAN PRIMERAN PASATU DUGU!!!
Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek 2018ko Euskal Astea ospatzeko aukera aparta izan dute. Aizuk bisita egin die eta DBHko neska batzuen laguntzarekin hainbat abesti elkarrekin dantzatu dute. Guztiek primeran pasatu dute. Hori bai giro ederra euskaraz!!!
Hona hemen bideoa.
Hona hemen bideoa.
2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena
EUSKAL ASTEA 2018
Aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dugu, Euskal Astea ospatzeko. Urtero bezala, Euskal Asteari eranskailu lehiaketarekin hasiera eman diogu. Hona hemen aurtengo irabazlea, DBH 4. kurtsoko Beatriz Delgadok egindakoa. Ea guztiok euskararen begiak zabaltzen ditugun!
2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena
EUSKAL TXIRIGOTAK DBH-N
Aurten DBHkoek inauteriak ospatu dituzte modu berezi batean. Euskal Txirigotak prestatzeko Mintza ordu batzuk erabili dituzte: musika aukeratu, abesti-letra landu, entseatzea, mozorroak prestatu...eta inauterietako astean, Areto Nagusian, Euskal Txirigotak guztion aurrean antzeztu ditugu.
Nola atera diren ikusi nahi baduzue, hona hemen Euskal Txirigota batzuk:
Nola atera diren ikusi nahi baduzue, hona hemen Euskal Txirigota batzuk:
2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea
DBHKO JOALDUNAK LHKO UMEEKIN INAUTERIETAN
Inauteriak ospatzeko asmoz, DBHko neska batzuk eskolako joaldunak izan dira eta LHko umeekin dantzak egin dituzte. Guztiek oso ondo pasatu dute. Gora inauteriak!
Nola egin duten dantza ikusi nahi baduzue, hona hemen bideoa.
2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea
DANTZA-TZEN LH 3. ETA 4. KURTSOETAN
3. eta 4. mailako ikasleek Dantza-tzen saioan parte hartu dugu.
Gure eskolara Gasteizko Udal Folklore Akademiako dantza irakasleak etorri dira. “Luzaideko esku dantza” eta “Occitaniako circlecien” irakatsi dizkigute. Beti gure bikoteak lagunduta, dantza ederra ikasi ditugu. Zapi bana oparitu digute ikasitako guztia gogoratzeko.
Hona hemen bideoa. Ea zuen gustukua den!
2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena
EUSKARAREN EGUNA 2017
"Gida Ezazu Euskararen Bidetik".
Hauxe izan da gure aurtengo konpromesua eta nahiko ondo bete dugu. Izan ere, Eskola osoa trafikoko seinalez eta txirrindulariez apaindu dugu, euskaraz betetako esaldiekin. Jai eguna izan dugu, Aizuk goxoki magikoak txikiei oparitu dizkie, LH 3 eta 4. kurtsoetakoek "Kantari Eskolan" ospatu dute, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoek elkarrekin dantzak egin dituzte... Giro aparta Euskararen Eguna ospatzeko!
Zein ondo pasatu dugun ikusi nahi baduzu, hona hemen bi bideo:

2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna
KANTARI GALAKTIKOEK EMANALDIA EGIN DUTE!
Eta azkenean egun berezia heldu zen!
Gure eskolako LH 4. kurtsoko Aitanak, Danielek, SofĂak, Eiderrek eta Junek Kantari ikuskizunean parte hartu dute, Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Gatibu taldeko "Prest" abestia primeran abestu eta dantzatu dute. Onena izan da ikustea zein gustura egon diren. Hona hemen bideoa, zuek ere gozatzeko. Zorionak, artistak!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)