2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU

 Denok batera zerbait aurrera eramaten dugunean, emaitza bikainak lortzen ditugu.

Denon artean, Euskararen Eguna ospatu dugu. Ekintzez betetako eguna izan da eta Aizu ere gurekin egon da.

Poliki poliki, gure Euskararen Zuhaitza ahobiziz betetzea lortu dugu.

Zorionak guztioi, egindako lanagatik!!!!

Hona hemen bideoa...



2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

GORA EUSKARAREN EGUNA!

 Ilusioz beteta, guztion artean bideo hau prestatu dugu.

Hauxe egun berezi hau hasteko modurik onena.

Euskara guztion ardura eta ilusioa delako!



2020(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

EUSKARALDIA: GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!

Eskolan euskararen erabilpena gero eta handiagoa izatea nahi dugu. Horregatik, azaroaren 20tik aurrera Euskaraldiarekin bat egin dugu. Euskaraldiaren egunak pasa ahala, gero eta txapa gehiago ikusi dira irakasleen artean eta Lehen Hezkuntzako ikasleek beren txapak eta puntutxoak prestatu dituzte.








Gainera, Aizuren eta Euskara Batzordeko nesken laguntza izan dugu. Azaldu digute nola erabili klase bakoitzean jarritako "Ahobizi" kartela eta puntutxoak.



Primeran pasatzen ari gara; Euskaraz, jolasean, marraztean... gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!


2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

ENERGIAZ BLAI, EUSKARARI BAI!

 Ongi etorriak!

2020-21 ikasturte honen hasiera berezian gaude. Azken hilabete hauetan guztion bizimodua aldatu egin da eta honekin gure egunerokoa: maskara jantzi, eskuak maiz garbitu, iladetan ibili, distantziak mantendu, jolasteko modua aldatu... Baina gai izan gara energiaz beteta mantentzeko eta euskarari bai esaten jarraitzeko. 

Kartelean agertzen den moduan, naturak energia berreskuratzen laguntzen digu; zuhaitzak besarkatuz, haize garbia arnastuz... Naturaren indarrak ez digu euskarazko pilak agortzen uzten.

Ez geratu erdibidean!



2020(e)ko uztailaren 3(a), ostirala

AIZUREN AGURRA

Ikasturte berezi hau pasatu da eta dagoeneko oporretan gaude.
Aizuk mezu polit bat bidali digu, egun hauek primeran aprobetxatzeko, euskara beti lagun!
Gozatu!!!


2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

AIZUREN IPUINAK DBH 2. KURTSOAN

Nahiz eta ikasturte hau berezia izan eta etxean egon, DBH 2. kurtsoko ikasleek lan ederra egin dute. Izan ere, Euskara eta PIH ikasgaietan, ipuinak asmatu eta sortu dituzte, Aizu protagonista izanda.
Hona hemen haiek egindako lanak. Zorionak, artistak!!!!


2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

XAIBOR GUREKIN!

 Nahiz eta guztiok etxean egon, Joaquinaren Festa ospatu dugu. Urtero bezala, Xaibor gurekin online egon da.

Eskerrik asko, Xaibor, zure lan itzelagatik!!!

Musika eta euskara: bikote paregabea!



2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

AIZU HAUR HEZKUNTZAKO UMEEN ETXEAN!

2020ko martxoa oso berezia izan da. Guztiok etxean gaude eta Haur Hezkuntzan Euskal Asteko eskulana gurasoekin batera egiteko aukera bikaina izan dute.
Aizu gure nesken eta mutilen hatzetan ibili da eta guztiok primeran pasatu dute.
Gure artisten lana ikusi nahi baduzue, hona hemen bideoa.

2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

SEME-ALABEKIN EUSKARA PRAKTIKATZEKO BALIABIDEAK

Nahiz eta euskara gutxi jakin, gurasoek laguntza asko egin diezaiekete seme-alabei, euskararen ibilbidean elkarrekin joateko.
Hona hemen baliabide batzuk, seme-alabekin eskuragarri izateko. Animatu eta erabili!!!

Euskarazko serieak eta pelikulak deskargatzeko / Para descargar series y películas en euskera: https://www.euskal-encodings.com/marrazkiak/

Ipuinak irakurtzeko eta entzuteko / Para leer y oir cuentos:

On linen dauden jolasak / Juegos on line:

Familian euskara lantzeko jolasten / Juego para trabajar el euskara en familia:

Jostailuen, ipuinen, pelikulen katalogoa / Catálogo de juguetes, cuentos, películas….en euskera: http://www.katalogoa.eus

Euskarazko pelikulak / Películas en euskera:

Jolasen azalpenak, abestiak, eskulanak / Explicación de juegos, canciones y manualidades: https://www.urtxintxa.eus/jolasguneak/jolasak/

Euskara ikasteko / para estudiar euskara:

Euskara on line praktikatzeko / para practicar euskera on line: http://www.mintzanet.net


Vitoria-Gasteizko euskarazko jardueren agenda / Agenda de actividades en euskara en Vitoria-Gasteiz: http://www.oihaneder.eus/es/agenda/


Deskargatzeko aplikazioak / Aplicaciones para descargar:
Hitziki
Ttantto
Dantzan
Kuku
Ipuintxo Herrien Europa Lite


2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

EUSKAL DANTZAK INAUTERIAK OSPATZEKO

Gure Euskal Batzordeko DBHko neskek Lehen Hezkuntzako umeei opari bat egin diete. Izan ere, jolas-orduan, elkarrekin egon dira, euskal dantzak dantzatzen. Inauterietako asteartea izan denez, dantzaldia joaldunez mozorratuta hasi dute eta gero, guztiek elkarrekin, dantza desberdinen erritmoari eutsi diote.
Primeran pasatu dute!
Nola egon diren ikusi nahi baduzue, bideo honetan aukera duzue.


INAUTERIAK DBHn

Gure DBHko ikasleek, Mintza ikasgaian, inauterietako maskarak prestatu dituzte, eta elkarrekin, maskara jantzita, Lantzeko Zortzikoa eta beste euskal kanta batzuk dantzatu dituzte. Oso giro ona lortu dugu. Gora inauteriak!!!!




2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

GURASOEK "ERABILI EUSKARA JAKIN GABE" HITZALDIA IZAN DUTE


Haur Hezkuntzako 3. kurtsoko eta Lehen Hezkuntzako guraso batzuk GEU elkarteko bi kidek emandako formakuntzan egon ziren. Hitzaldia oso motibagarria izan zen eta ideia asko atera ziren.
Nahiz eta euskara gutxi jakin, gure seme-alabekin erabiltzea oso garrantzitsua da. Euskaraz egiten diren aisialdiko ekintzetan parte hartzea ere gure seme-alabentzat oso lagungarria da beren euskararen maila eta praktika aurrera eramateko. 
Bai gurasoak bai GEU elkarteko kideak oso gustura egon ziren eta modu positiboan baloratu zuten egindako saioa.



2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

LH 6. MAILAKO MATEMATIKARIOK "PI" ZENBAKIA KALKULATU DUGU

Zirkunferentzia eta zirkulua lantzen ari gara eta hauen luzera eta azalera kalkulatzeko zenbaki berezi bat behar dugu. Zenbaki horren izena "Pi" da. Bere balioa 3.1416koa da.
Badakizue nola kalkulatzen den balioa?
Jakin nahi baduzue, hona hemen gure ikasleek egindako azalpena.