2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA 2018

Aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dugu, Euskal Astea ospatzeko. Urtero bezala, Euskal Asteari eranskailu lehiaketarekin hasiera eman diogu. Hona hemen aurtengo irabazlea, DBH 4. kurtsoko Beatriz Delgadok egindakoa. Ea guztiok euskararen begiak zabaltzen ditugun!


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

EUSKAL TXIRIGOTAK DBH-N

Aurten DBHkoek inauteriak ospatu dituzte modu berezi batean. Euskal Txirigotak prestatzeko Mintza ordu batzuk erabili dituzte: musika aukeratu, abesti-letra landu, entseatzea, mozorroak prestatu...eta inauterietako astean, Areto Nagusian, Euskal Txirigotak guztion aurrean antzeztu ditugu.
Nola atera diren ikusi nahi baduzue, hona hemen Euskal Txirigota batzuk:



2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

DBHKO JOALDUNAK LHKO UMEEKIN INAUTERIETAN

Inauteriak ospatzeko asmoz, DBHko neska batzuk eskolako joaldunak izan dira eta LHko umeekin dantzak egin dituzte. Guztiek oso ondo pasatu dute. Gora inauteriak!

Nola egin duten dantza ikusi nahi baduzue, hona hemen bideoa.