Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera. Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea
LEHEN HEZKUNTZAKOEK AIZUREN BETAURREKO MAGIKOAK EGIN DITUZTE EUSKAL ASTEAN
EUSKAL ASTEA HASI BERRI DUGU!
Aurten bai! Euskal Astea berriro gure artean dago. Eskolako klase guztietan euskara dugu protagonista.
Momentuz, aurtengo pegatina aurkezten dizuegu. DBH 3.eko Lidia Delgado da bere egilea. Zorionak!
Animatu eta prestatu euskararen oinatzei jarraitzeko!
2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna
GORA EUSKAL INAUTERIAK!
Egoera berriarekin ere Euskal Inauteriak ospatu nahi izan ditugu.
DBHko Euskal Batzordeko neskak gure joaldunak izan dira eta LHko 3. eta 4. kurtsoetako umeek beren jantziak prestatu dituzte, Lantzeko Inauteriak eredutzat hartuta. Guztien artean euskal dantzak egin dituzte.
Primeran pasatu dute! Gora Euskal Inauteriak!
Hona hemen, bideoa. Gozatu!
2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU
Denok batera zerbait aurrera eramaten dugunean, emaitza bikainak lortzen ditugu.
Denon artean, Euskararen Eguna ospatu dugu. Ekintzez betetako eguna izan da eta Aizu ere gurekin egon da.
Poliki poliki, gure Euskararen Zuhaitza ahobiziz betetzea lortu dugu.
Zorionak guztioi, egindako lanagatik!!!!
Hona hemen bideoa...
2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna
GORA EUSKARAREN EGUNA!
Ilusioz beteta, guztion artean bideo hau prestatu dugu.
Hauxe egun berezi hau hasteko modurik onena.
Euskara guztion ardura eta ilusioa delako!
2020(e)ko azaroaren 24(a), asteartea
EUSKARALDIA: GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!
Eskolan euskararen erabilpena gero eta handiagoa izatea nahi dugu. Horregatik, azaroaren 20tik aurrera Euskaraldiarekin bat egin dugu. Euskaraldiaren egunak pasa ahala, gero eta txapa gehiago ikusi dira irakasleen artean eta Lehen Hezkuntzako ikasleek beren txapak eta puntutxoak prestatu dituzte.
Primeran pasatzen ari gara; Euskaraz, jolasean, marraztean... gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!
2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna
ENERGIAZ BLAI, EUSKARARI BAI!
Ongi etorriak!
2020-21 ikasturte honen hasiera berezian gaude. Azken hilabete hauetan guztion bizimodua aldatu egin da eta honekin gure egunerokoa: maskara jantzi, eskuak maiz garbitu, iladetan ibili, distantziak mantendu, jolasteko modua aldatu... Baina gai izan gara energiaz beteta mantentzeko eta euskarari bai esaten jarraitzeko.
Kartelean agertzen den moduan, naturak energia berreskuratzen laguntzen digu; zuhaitzak besarkatuz, haize garbia arnastuz... Naturaren indarrak ez digu euskarazko pilak agortzen uzten.
Ez geratu erdibidean!



