Aizuk 2026-27 ikasturterako erronka berria luzatzen digu.
Adi egotea ezinbestekoa da egunez egun sortzen zaizkigun aukerak ikusteko eta aprobetxatzeko. Aukera txikiak izan daitezke, baina gure egunerokoa aldatzeko gai dira: geure buruarekin hobeto egoteko, lagunekin gozatzeko eta euskaraz bizitzeko.
Euskara nonnahi dugu. Pentsatzen duguna baino gertuago.
Horregatik, euskararen betaurrekoak janztera animatzen zaituztegu. Begiratu ingurura, erreparatu euskaraz bizi ditugun aukera guztiei eta aprobetxa ditzagun!
Eta zergatik ez? Zuek ere euskararen kabi izan zaitezkete.
Euskara hitzetan, ekintzetan, lagunartean... Euskara zuengan eta zuen inguruan.
