2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

LEHEN HEZKUNTZAKO 4. KURTSOKOAK BERTSOTAN IBILI DIRA

Gure Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko ikasleak Bertsolaritza gertutik ezagutu dute. Izan ere, 4 saiotan Arabako Bertso Eskolako bertsolari batek nola sortzen diren bertsoak irakatsi die. Guztiak oso gustura ibili dira. Hona hemen bideoa.


2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

AIZU LEHEN HEZKUNTZAKO LAGUNEKIN

Aizu Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako ikasleen etxeetan egon da ikasturte honetan zehar. Guztiek primeran pasatu dute. Aizu oso gustura egon da klaseetako lagunen familiak ezagutzen. Hona hemen argazki batzuk:

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

EUSKAL MARGOLARIAK ETA TRATTEGIO DBH 2. KURTSOAN

DBH 2. kurtsokoek Plastikan kolore teoria landu dute. Horretarako, euskal margolarien artelanak erabili dituzte eta jatorrizko irudietako koloreak gauzatzeko trattegio teknika erabili dute; hau da, cyan, horia eta magenta koloreak besterik ez dituzte erabili eta marraz marra eginda. Artelan batzuetan, pertsonaien irudia erabili dute beste hondo batean kokatzeko. Hona hemen sortutako lanak:


Beste artelan batzuetan, aldiz, neurri erraldoi batean, jatorrizko irudien koloreak berreskuratu.

Lan bikaina egin dute eta zuekin partekatu nahi ditugu.


Zorionak, artistak!

2018(e)ko ekainaren 17(a), igandea

KOMIKI ZAPARRADA: IRAKURTZEKO TXOKO BIKAINA!


Euskal Astea ospatzearekin batera, DBH 2. kurtsoko ikasleek Aizuri buruzko komiki zoragarriak prestatu zituzten. Augusto Ugalde euskara irakaslearen ideia bati esker, komiki hauek irakurtzea benetako oparia izan da.
Izan ere, instalazio artistiko bat sortu dute eta irakurtzeko magia eskola osoaren ikasleengan sortu da. Txikiek eta handiek primeran pasatu dute Aizuri buruzko komikiak irakurtzen. Ikasleen lan bikainak leku bikain batean. Irakurketa eta artea eskutik helduta. Hori bai opari ederra!