2025(e)ko irailaren 8(a), astelehena

HIZTUN, IZAN EUSKALDUN!

Ongi etorri 2025-26 ikasturtera! 

Berriz ere, gure euskarari hauspoa emateko aukera bikaina dugu eskolan. Ikasturte honetarako, erronka bat luzatu nahi dizuegu... Kalean, lagunekin, senideekin, dendetan, jolasean, kiroletan... euskaraz aritzea.

Hiztunak garenok euskaraz aritu behar, geurea dena ez galtzeko.

2025(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

EUSKARALDIA: GURE DANTZA

 Carmelitas Eskolak Euskaraldian parte hartuko du. Gure Euskal Batzordeko ikasleek Bulego taldeak sortutako abestiaren koreografia propioa sortu dute. Animatu eta dantzatu gurekin!


 

2025(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

EUSKAL ASTEA: "EUSKARAREKIN, SALTO EGIN"

 Guztion artean eskola euskaraz bete dugu, klaseetan egindako lanekin, antzerkiekin, "Euskararen Ginkana"rekin eta jakina, Aizuren eta Euskal Batzordeko ikasleen emanaldiarekin. Eta amaiera bikaina emateko, Euskal Jaia izan dugu, familiekin batera. Gora Euskara!



2024(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU!

 Berriz ere, abenduaren 3an, eskola osoak abestu, dantzatu eta jolastu egin du, euskara lagun. Hona hemen egun berezi honen bideoa.



2024(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

AUSARTU EUSKARAZ!

 2024-25 ikasturte berria, abentura berria. Bizipenez eta une  harrigarriz betetako ibilbidea aurrean dugu. Ez da erraza izango, baina ausar gaitezen hastera, emozioz beteta eta euskara lagun.



2024(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

EUSKAL ASTEA OSPATU DUGU!

 Hona hemen, eskolan bizi izan dugun Euskal Astea. Korrika Txikian ere parte hartu dugu. Guztion artean, eskola euskaraz bete izan dugu.



2023(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea

ARNASTU EUSKARA!


Kaixo lagunok eta ongi etorri 2023/24 ikasturtera!

Kurtso honetan, Aizu uretan murgildu zaigu urpekaritzan aritzeko eta horrela itsaso zabaleko irudirik ikusgarrienez gozatzeko.

Arnasteko oxigeno-bonbona euskaraz beteta darama, beste begirada batekin urazpikoaz ere disfrutatzeko.

Zeuek ere izan ausartak eta anima zaitezte euskaraz arnastera!


2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA OSPATU DUGU!

Ikusi nahi duzue nola ospatu dugun Euskal Astea? Jardueraz betetako egunak izan dira. Familiak,  ikasleak, irakasleak, Euskara Batzordeko ikasleak... Denon artean aste zoragarria lortu dugu. 

Mila esker guztioi!

Hementxe duzue ekintza guztiak ikusi ahal izateko bideoa. Gozatu!




2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA BADATOR!

Dena prest dugu martxoaren 27tik 31ra Euskal Astea ospatzeko!
Beti bezala, aurtengo pegatina aurkezten dizuegu, Lola Puras ikasleak egindakoa.



2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

GORA EUSKARALDIA ETA EUSKARAREN EGUNA!

 Poztekoa eskolan bizi izan duguna!!

Ahobizi eta belarriprest txapak jantzita, euskarak presentzia gehiago hartu du gure artean.

Aizuk lagunduta, Haur eta Lehen Hezkuntzakoek beren kometak prestatu dituzte, euskararen haizeak bultzatuta. DBHkoek ere Euskal Bingoan bikain pasatu dute.

Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik!!!!



2022(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

HAIZE BERRIAK EUSKARA DAKAR


Ongi etorri 2022-2023 ikasturtera!!!

Ikasturte berriak, haize berriak... erronka berriak dakartza.

Lasaitasunez elkarrekin egon, hitz eta pitz, jolastu...

Beti bezala, Aizu, gurekin batera, euskararen ibilbideari eusteko prest dago.





2021(e)ko irailaren 9(a), osteguna

PLASTIKOA HORIRA, PAPERA URDINERA ETA EUSKARA GURE AHOETARA!

 Ongi etorriak!

2021-22 ikasturtean, inoiz baino gogotsuago ekingo diogu gure ingurua zaintzeari. Horretarako, denok dakigun bezala, gure begiek geure buruari begiratzeaz gain, gure inguruari ere so egin behar diote.

Kartelean ikusten duzuenez, gauza bakoitzak bere lekua du. Euskarak ere, bere tokia gure ahoetan  izan nahi du eta horregatik Aizuk, lagun bikainak, gure helburua lortzen laguntzen digu euskaraz mintzatuz.

Ez huts egin Aizuri eta anima zaitez!




2021(e)ko martxoaren 29(a), astelehena

AIZUREN EMANALDIA BERRIRO GUREKIN EUSKAL ASTEAN!!!!

 

Euskal Astea ospatu dugu eta horrekin batera... Aizuren emanaldia!!
DBHko Batzordeko ikasleekin batera, Aizu dantzetan ibili da. 2 urteko umeekin hasi dute emanaldia eta Haur Hezkuntzako ume guztiek ere berarekin egoteko aukera bikaina izan dute. 
Hona hemen, bideoa...



Geroxeago, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako umeekin ibili dira. Hori bai dantzaldi ederra! Guztiek primeran pasatu dute, euskara lagun, bideo honetan ikusten den moduan...




2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

EUSKAL ASTEAN LUPE LEKUONA IPUINKONTALARIA GUREKIN EGON DA!

 
Ipuinak irakurketarako tresna magikoak dira. Horregatik, Guraso Elkartearen laguntzari esker, Haur Hezkuntzako 3. kurtsoko umeek eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetakoek Lupe Lekuona ipuinkontalariaren bisita izan dute. Hiru saio desberdinetan, ikusi, entzun, sentitu eta bizi izan dute hainbat istorio ziraragarri, liburuak eta euskara lagun.
Euskal Astea primeran ospatzeko opari itzela izan da! 


2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

EUSKAL ASTEAN HAUR HEZKUNTZAN, BETI AIZUREKIN!

 

Haur Hezkuntzako lagunak poz-pozik ibili dira Euskal Astean. Izan ere, lagun bikainarekin ibili dira... Aizuren eskulana egin dute. Primeran pasatzeaz gain, etxera eramateko oroigarri polita sortu dute.
Gora Aizu eta Haur Hezkuntzakoak!





2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

ASIER KIDAM MAGOA GUREKIN EGON DA!

 Aurten, Euskal Astea magiaz beteta etorri da. Izan ere, Asier Kidam magoa gurekin egon da. Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 eta DBH-ko 1 eta 2 kurtsoetako ikasleek bere emanaldia ikusi dute, taldez talde, "talde burbuilak" errespetatzen.


Talde guztiek primeran pasatu dute. Ordu erdiko ikuskizunak izan dira eta hainbat truko ikusteko aukera aparta izan dute.



Orotara, Asier Kidamek gurekin hiru egun eman ditu. Bere profesionaltasuna erakutsi digu eta guztiok liluratuta geratu gara. Primeran pasatu dugu!


Mila esker guztiok une magiko hauek partekatzeagatik!




2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea

LEHEN HEZKUNTZAKOEK AIZUREN BETAURREKO MAGIKOAK EGIN DITUZTE EUSKAL ASTEAN

 

Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetakoek Aizu gertu izan nahi dute, euskaraz gero eta gehiago hitz egin nahi dutelako. Horregatik, Aizuren betaurreko polit-politak prestatu dituzte, bere lagun bikaina gero eta gertuago sentitzeko.




EUSKAL ASTEA HASI BERRI DUGU!

 Aurten bai! Euskal Astea berriro gure artean dago. Eskolako klase guztietan euskara dugu protagonista.

Momentuz, aurtengo pegatina aurkezten dizuegu. DBH 3.eko Lidia Delgado da bere egilea. Zorionak!

Animatu eta prestatu euskararen oinatzei jarraitzeko!




2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

GORA EUSKAL INAUTERIAK!

 Egoera berriarekin ere Euskal Inauteriak ospatu nahi izan ditugu.

DBHko Euskal Batzordeko neskak gure joaldunak izan dira eta LHko 3. eta 4. kurtsoetako umeek beren jantziak prestatu dituzte, Lantzeko Inauteriak eredutzat hartuta. Guztien artean euskal dantzak egin dituzte.

Primeran pasatu dute! Gora Euskal Inauteriak!

Hona hemen, bideoa. Gozatu!