2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

AIZUREN ABESTIA GUREKIN!

Datorren astean Euskal Astea ospatuko dugunez Aizuri oso opari berezia egin diogu: Bere abestia!
Aizu ikasgelaz ikasgela joan da eta begira zein bideo polita denon artean lortu dugun.
Esker bereziak Joserrari, Leireri eta Xabiri. Horiek bai musikari bikainak!. Zuen abestiari esker Aizuk laguntza paregabea aurkitu du eskola euskaraz zipriztintzen jarraitzeko.



2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

UTZ IEZAIOZU EUSKARARI LORATZEN!

Hauxe da DBHko eranskailu lehiaketan aukeratutako irudia, 4. kurtsoko Ruth Corresek egina. Udaberriarekin batera, Eskolako Euskal Astea hortxe daukagu, ekintzez beteta, guztion artean euskaraz gozatzeko.



2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

DBHKOEK INAUTERIAK OSPATU DITUZTE

DBHko Mintza orduetan inauteriak prestatzen ibili gara. Mozorroak prestatu ditugu eta amaitzeko, Lantzeko Zortzikoa eta beste euskal dantza batzuk dantzatu ditugu, inauteriak ondo ospatzeko asmoz.


2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

JOALDUNAK GURE ESKOLAN

Ikasle Batzordeko neskek Inauteriak Lehen Hezkuntzako umeekin ospatu nahi izan dituzte. Horregatik, Joaldunez jantzita, txikiekin egon dira, Lantzeko Zortzikoa, Esku Dantza, Txulalai eta Pxit dantzatzen. Guztiek primeran pasatu dute. Hone hemen bideoa. Gora Inauteriak!!!


2017(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

IKAS DEZAGUN LANTZEKO ZORTZIKOA!

Inauteriak gero eta gertuago dauzkagu eta eskolan ospatuko ditugu. Datorren astean DBHkoek Lantzeko Zortzikoa dantzatuko dutenez hemen bideo bat eskura dute. Egon adi eta prestatu ondo dantza!



2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena