Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera.
Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
Irailaren 25etik 29ra DBH 1. mailako hiru taldeok Lekeitioko barnetegian egon ginen. Ekintzek itsasoarekin zuten zerikusi eta eguraldi eguzkitsuak asko lagundu zigun. Egun gutxitan gauza asko egin genituen, besteak beste, herria ezagutu, itsasargia bisitatu, hondartzara joan, itsasadarretik ibilaldi bat egin, itsas korapiloak egiten ikasi, traineruen jatorria zein den ikasi eta gero, arraun ere egin genuen. Barnetegian jokuak eta diskoteka egin genituen. Begiraleak oso jatorrak ziren eta janaria ezin hobea izan zen. Benetan errepikatzeko moduko egonaldia!
Zelako giroa izan genuen ikus dezazuen, hona hemen argazki batzuk.
Zuen gustukoak izatea espero dugu!
Eskolan egin dugun ibilbidea kurtsoa hasi genuenetik, luzea eta emankorra izan da. Izan ere, gure DBHko ikasleak afitxa berri batzuk sortzen ibili dira. Hurrengo diapositibetan ikusten den moduan, ikasle guztiek abiapuntu bera izan dute, hau da, "Eskerrik asko euskaraz egiteagatik!" seinalea izan zuen afitxa. Hortik aurrera, taldeka, hainbat ideia sortu dute eta elkarri aurkeztu. Egindako lanak benetan politak dira eta ikusten diren mezuak oso baliogarriak gure eskolan praktikan jartzeko.
Zorionak guztioi! Lan ederra egin duzue eta!
2017/18ko ikasturte berria ilusioz beteta hasi dugu.
Aizuren laguntzarekin, gure eskolan euskaraz hitz egiteko aukera aparta aurki dezakegu.
Bila itzazu zure mintza-lagunak eta anima zaitez euskal abentura honetan parte hartzera!
Oporrak gertu daudenez, Euskal Batzordeko ikasleek Dantzaldi bat LHko 3. ziklokoei prestatu diete. Joserraren laguntza bikainari esker, abestiak eta dantzak entsaiatu dituzte, gero LHko ikasleekin batera dantzatzeko.
Guztiek primeran pasatu dute. Eskerrik asko guztioi!
Euskal Astea amaitu zaigu. Asko izan dira egun hauetan zehar eskola osoan egindako ekintzak. Oso ondo pasatu dugu eta hona hemen Euskal Aste honen bideoa.
Euskal Astea ospatzeko asmoz, Aizuk opari ederra eskolako ume txikiei egin die, Ikasleen Batzordeko neskek lagunduta. Guztiek primeran pasatu dute, abesten eta dantza egiten. Ikusi nahi baduzue, hona hemen emanaldiaren bideoa.
Datorren astean Euskal Astea ospatuko dugunez Aizuri oso opari berezia egin diogu: Bere abestia!
Aizu ikasgelaz ikasgela joan da eta begira zein bideo polita denon artean lortu dugun.
Esker bereziak Joserrari, Leireri eta Xabiri. Horiek bai musikari bikainak!. Zuen abestiari esker Aizuk laguntza paregabea aurkitu du eskola euskaraz zipriztintzen jarraitzeko.