Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera.
Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
Gure Euskal Batzordeko DBHko neskek Lehen Hezkuntzako umeei opari bat egin diete. Izan ere, jolas-orduan, elkarrekin egon dira, euskal dantzak dantzatzen. Inauterietako asteartea izan denez, dantzaldia joaldunez mozorratuta hasi dute eta gero, guztiek elkarrekin, dantza desberdinen erritmoari eutsi diote.
Primeran pasatu dute!
Nola egon diren ikusi nahi baduzue, bideo honetan aukera duzue.
Gure DBHko ikasleek, Mintza ikasgaian, inauterietako maskarak prestatu dituzte, eta elkarrekin, maskara jantzita, Lantzeko Zortzikoa eta beste euskal kanta batzuk dantzatu dituzte. Oso giro ona lortu dugu. Gora inauteriak!!!!
Haur Hezkuntzako 3. kurtsoko eta Lehen Hezkuntzako guraso batzuk GEU elkarteko bi kidek emandako formakuntzan egon ziren. Hitzaldia oso motibagarria izan zen eta ideia asko atera ziren.
Nahiz eta euskara gutxi jakin, gure seme-alabekin erabiltzea oso garrantzitsua da. Euskaraz egiten diren aisialdiko ekintzetan parte hartzea ere gure seme-alabentzat oso lagungarria da beren euskararen maila eta praktika aurrera eramateko.
Bai gurasoak bai GEU elkarteko kideak oso gustura egon ziren eta modu positiboan baloratu zuten egindako saioa.
Zirkunferentzia eta zirkulua lantzen ari gara eta hauen luzera eta azalera kalkulatzeko zenbaki berezi bat behar dugu. Zenbaki horren izena "Pi" da. Bere balioa 3.1416koa da.
Badakizue nola kalkulatzen den balioa?
Jakin nahi baduzue, hona hemen gure ikasleek egindako azalpena.
Abenduaren 3an gure ikasleek ekintza desberdinak izan dituzte, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dutelako. Eskolak 125 urte betetzen dituenez, tarta erraldoia prestatu dugu eta 125 aukera aurkitu ditugu euskaraz aritzeko:
Aizu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko umeekin ibili da eta euskal gozokiak banatu dizkie, Batzordeko neskek lagunduta. LH-ko bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleak zineman egon dira eta haiek prestatutako abestiak abestu dituzte. DBH-n, Euskal Bingoa ospatu dute eta haiek egindako gozokiak elkarrekin banatu dituzte... Dena oso giro onean!
Gure eskolako 3 taldek (Larrosa Gorriak, Itzelak eta Euskal Lagunak) GEUelkarteak antolatutako Kantari ikuskizunean parte hartu dute. Haiek eta beren familiek primeran pasatu dute, musika, dantza eta euskara lagun.
GEUelkarteak antolatuta eta Guraso Elkartearen laguntzarekin, gure eskolan Igandeak Jai izan dugu. Hasteko, Dj Kaktus egon da gurekin eta gurasoek eta umeek elkarrekin dantzatzeko aukera bikaina izan dute.
Dantza egin ondoren, GEUelkarteko kideek jolasak antolatu dituzte. Amaierarik onena igande berezi honetarako. Eskerrik asko guztioi hain arratsaldea polita gurekin pasatzeagatik!!