Guztion artean eskola euskaraz bete dugu, klaseetan egindako lanekin, antzerkiekin, "Euskararen Ginkana"rekin eta jakina, Aizuren eta Euskal Batzordeko ikasleen emanaldiarekin. Eta amaiera bikaina emateko, Euskal Jaia izan dugu, familiekin batera. Gora Euskara!
Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera. Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
2025(e)ko apirilaren 1(a), asteartea
2024(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU!
Berriz ere, abenduaren 3an, eskola osoak abestu, dantzatu eta jolastu egin du, euskara lagun. Hona hemen egun berezi honen bideoa.
2024(e)ko irailaren 11(a), asteazkena
AUSARTU EUSKARAZ!
2024-25 ikasturte berria, abentura berria. Bizipenez eta une harrigarriz betetako ibilbidea aurrean dugu. Ez da erraza izango, baina ausar gaitezen hastera, emozioz beteta eta euskara lagun.
2024(e)ko martxoaren 29(a), ostirala
EUSKAL ASTEA OSPATU DUGU!
Hona hemen, eskolan bizi izan dugun Euskal Astea. Korrika Txikian ere parte hartu dugu. Guztion artean, eskola euskaraz bete izan dugu.
2023(e)ko abenduaren 14(a), osteguna
GORA EUSKARAREN EGUNA!!!!
Eskola euskaraz bete dugu, Aizuk lagunduta. Ekintzaz ekintza, euskaraz gozatu dugu. Hona hemen, bideoa.
2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea
ARNASTU EUSKARA!
Kaixo lagunok eta ongi etorri 2023/24 ikasturtera!
Kurtso honetan, Aizu uretan murgildu zaigu urpekaritzan aritzeko eta horrela itsaso zabaleko irudirik ikusgarrienez gozatzeko.
Arnasteko oxigeno-bonbona euskaraz beteta darama, beste begirada batekin urazpikoaz ere disfrutatzeko.
Zeuek ere izan ausartak eta anima zaitezte euskaraz arnastera!
2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
EUSKAL ASTEA OSPATU DUGU!
Ikusi nahi duzue nola ospatu dugun Euskal Astea? Jardueraz betetako egunak izan dira. Familiak, ikasleak, irakasleak, Euskara Batzordeko ikasleak... Denon artean aste zoragarria lortu dugu.
Mila esker guztioi!
Hementxe duzue ekintza guztiak ikusi ahal izateko bideoa. Gozatu!

