2019(e)ko martxoaren 10(a), igandea

INAUTERIAK OSPATU DITUGU

Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko umeek astearte polita pasatu dute. Inauteriak ospatu dituzte. Goizean, DBHko Euskal Batzordeko neskeek, joaldunez jantzita, beraiekin euskal dantzak egin dituzte eta arratsaldean, kalejira egin dute, euskal mitologiako pertsonaiez mozorratuta. Guztiek primeran pasatu dute.

Hona hemen gure bideoak:




2019(e)ko otsailaren 2(a), larunbata

"PANTAILETAN ERE EUSKARAZ" HITZALDIA IZAN DUGU



Gurasoek eta beren seme-alabek online euskaraz dauden aplikazioak ezagutzeko aukera aparta izan dute, GEU Elkartearen eskutik.
Ordubeteko saio batean, euskaraz dauden jolasak eta hiztegia eta euskal kultura ezagutzeko programak ezagutu dituzte. Hauxe izan da mezurik garrantzitsuena: Nahiz eta euskara gutxi jakin, euskararekiko gurasoen jarrera irekia ezinbestekoa da gure seme-alabei laguntzeko. 


2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

Euskaraldia eta Euskararen Eguna 2018

Eskola osoan Euskaraldia bizi dugu eta 11 egun horiei amaiera ona emateko, Euskararen Egunean Aizuren bisita izan dugu. Oso ondo pasatu dugu guztiok. Ea ikasturtean zehar euskara lagun izaten jarraitzen dugu.
Hona hemen bideoa. Goza ezazue!


2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

KANTARI GASTEIZ 2018. ZORIONAK, ARTISTAK!

Gure eskolako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. lagunek Kantari Euskal Karoekean parte hartu dute. Super Lagunak, Black and White eta Euskal Kantari izan dira taldeak.

Oso ondo abestu eta dantza egin dute, Gasteizko Dendarabako eszenatokian. Hona hemen beren ikuskizunak ikusteko aukera.

Black and White Taldea


Euskal Kantari Taldea


Super Lagunak Taldea


Zorionak, artistak!!

2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EDONON, EDONORA, EDONOIZ...EUSKARAZ

Gure DBH-ko ikasle guztiek kartela berriak egin dituzte eskolan jarritako Aizuren kartela abiapuntu hartuta. Oso ideia onak izan dituzte eta zuekin partekatu nahi ditugu. Primeran pasa!!


2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

EUSKARA GEU GARA!!!!!

2018-19ko ikasturtea ere Aizu lagun dugula hasiko dugu.
Euskara guztiona; Euskara guztiontzat.
Etxean, kalean, ikastolan, zineman, liburutegian, sare sozialetan...

Euskara Geu garelako!!!!!


2018(e)ko uztailaren 14(a), larunbata

DANTZALDIA 2018

Kurtsoari agur esanez, Euskal Batzordeko neskek Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoko umei dantzaldi bat prestatu diete. Kantak eta dantzak egin dituzte eta guztiek primeran pasatu dute.