2017(e)ko abenduakren 4(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA 2017

"Gida Ezazu Euskararen Bidetik".
Hauxe izan da gure aurtengo konpromesua eta nahiko ondo bete dugu. Izan ere, Eskola osoa trafikoko seinalez eta txirrindulariez apaindu dugu, euskaraz betetako esaldiekin. Jai eguna izan dugu, Aizuk goxoki magikoak txikiei oparitu dizkie, LH 3 eta 4. kurtsoetakoek "Kantari Eskolan" ospatu dute, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoek elkarrekin dantzak egin dituzte... Giro aparta Euskararen Eguna ospatzeko!
Zein ondo pasatu dugun ikusi nahi baduzu, hona hemen bi bideo:




2017(e)ko azaroakren 30(a), osteguna

KANTARI GALAKTIKOEK EMANALDIA EGIN DUTE!

Eta azkenean egun berezia heldu zen!
Gure eskolako LH 4. kurtsoko Aitanak, Danielek, SofĂ­ak, Eiderrek eta Junek Kantari ikuskizunean parte hartu dute, Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Gatibu taldeko "Prest" abestia primeran abestu eta dantzatu dute. Onena izan da ikustea zein gustura egon diren. Hona hemen bideoa, zuek ere gozatzeko. Zorionak, artistak!


2017(e)ko azaroakren 16(a), osteguna

DBH 1 LEKEITION

Irailaren 25etik 29ra DBH 1. mailako hiru taldeok Lekeitioko barnetegian egon ginen. Ekintzek itsasoarekin zuten zerikusi eta eguraldi eguzkitsuak asko lagundu zigun. Egun gutxitan gauza asko egin genituen, besteak beste, herria ezagutu, itsasargia bisitatu, hondartzara joan, itsasadarretik ibilaldi bat egin, itsas korapiloak egiten ikasi, traineruen jatorria zein den ikasi eta gero, arraun ere egin genuen. Barnetegian jokuak eta diskoteka egin genituen. Begiraleak oso jatorrak ziren eta janaria ezin hobea izan zen. Benetan errepikatzeko moduko egonaldia!
Zelako giroa izan genuen ikus dezazuen, hona hemen argazki batzuk.
Zuen gustukoak izatea espero dugu!





2017(e)ko urriakren 22(a), igandea

ESKERRIK ASKO EUSKARAZ EGITEAGATIK!

Eskolan egin dugun ibilbidea kurtsoa hasi genuenetik, luzea eta emankorra izan da. Izan ere, gure DBHko ikasleak afitxa berri batzuk sortzen ibili dira. Hurrengo diapositibetan ikusten den moduan, ikasle guztiek abiapuntu bera izan dute, hau da, "Eskerrik asko euskaraz egiteagatik!" seinalea izan zuen afitxa. Hortik aurrera, taldeka, hainbat ideia sortu dute eta elkarri aurkeztu. Egindako lanak benetan politak dira eta ikusten diren mezuak oso baliogarriak gure eskolan praktikan jartzeko.
Zorionak guztioi! Lan ederra egin duzue eta!


 

2017(e)ko irailakren 15(a), ostirala

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

2017/18ko ikasturte berria ilusioz beteta hasi dugu.
Aizuren laguntzarekin, gure eskolan euskaraz hitz egiteko aukera aparta aurki dezakegu.
Bila itzazu zure mintza-lagunak eta anima zaitez euskal abentura honetan parte hartzera!


2017(e)ko ekainakren 29(a), osteguna

DANTZALDIA ESKOLAN

Oporrak gertu daudenez, Euskal Batzordeko ikasleek Dantzaldi bat LHko 3. ziklokoei prestatu diete. Joserraren laguntza bikainari esker, abestiak eta dantzak entsaiatu dituzte, gero LHko ikasleekin batera dantzatzeko.
Guztiek primeran pasatu dute. Eskerrik asko guztioi!


2017(e)ko apirilakren 23(a), igandea

GORA EUSKAL ASTEA!

Euskal Astea amaitu zaigu. Asko izan dira egun hauetan zehar eskola osoan egindako ekintzak. Oso ondo pasatu dugu eta hona hemen Euskal Aste honen bideoa.


2017(e)ko apirilakren 5(a), asteazkena

AIZUREN EMANALDIA BERRIRO GUREKIN!

Euskal Astea ospatzeko asmoz, Aizuk opari ederra eskolako ume txikiei egin die, Ikasleen Batzordeko neskek lagunduta. Guztiek primeran pasatu dute, abesten eta dantza egiten. Ikusi nahi baduzue, hona hemen emanaldiaren bideoa.


2017(e)ko martxoakren 24(a), ostirala

AIZUREN ABESTIA GUREKIN!

Datorren astean Euskal Astea ospatuko dugunez Aizuri oso opari berezia egin diogu: Bere abestia!
Aizu ikasgelaz ikasgela joan da eta begira zein bideo polita denon artean lortu dugun.
Esker bereziak Joserrari, Leireri eta Xabiri. Horiek bai musikari bikainak!. Zuen abestiari esker Aizuk laguntza paregabea aurkitu du eskola euskaraz zipriztintzen jarraitzeko.



2017(e)ko martxoakren 21(a), asteartea

UTZ IEZAIOZU EUSKARARI LORATZEN!

Hauxe da DBHko eranskailu lehiaketan aukeratutako irudia, 4. kurtsoko Ruth Corresek egina. Udaberriarekin batera, Eskolako Euskal Astea hortxe daukagu, ekintzez beteta, guztion artean euskaraz gozatzeko.



2017(e)ko martxoakren 7(a), asteartea

DBHKOEK INAUTERIAK OSPATU DITUZTE

DBHko Mintza orduetan inauteriak prestatzen ibili gara. Mozorroak prestatu ditugu eta amaitzeko, Lantzeko Zortzikoa eta beste euskal dantza batzuk dantzatu ditugu, inauteriak ondo ospatzeko asmoz.


2017(e)ko martxoakren 3(a), ostirala

JOALDUNAK GURE ESKOLAN

Ikasle Batzordeko neskek Inauteriak Lehen Hezkuntzako umeekin ospatu nahi izan dituzte. Horregatik, Joaldunez jantzita, txikiekin egon dira, Lantzeko Zortzikoa, Esku Dantza, Txulalai eta Pxit dantzatzen. Guztiek primeran pasatu dute. Hone hemen bideoa. Gora Inauteriak!!!


2017(e)ko otsailakren 16(a), osteguna

2017(e)ko otsailakren 14(a), asteartea

IKAS DEZAGUN LANTZEKO ZORTZIKOA!

Inauteriak gero eta gertuago dauzkagu eta eskolan ospatuko ditugu. Datorren astean DBHkoek Lantzeko Zortzikoa dantzatuko dutenez hemen bideo bat eskura dute. Egon adi eta prestatu ondo dantza!



2017(e)ko otsailakren 6(a), astelehena

2017(e)ko urtarrilakren 15(a), igandea

DBH 1 KURTSOKOAK LEKEITION, EUSKARAZ BLAI!

Ikasturte honetan DBH 1. kurtsoko neskek eta mutilek egun batzuk Lekeition pasatu dituzte, euskaraz bizitzeko asmoz. Oso ondo pasatu dute eta gertutik itsasoa gertu daukan herri polit hori ezagutu dute.
Gozatu bideo honetaz!