2021(e)ko martxoaren 29(a), astelehena

AIZUREN EMANALDIA BERRIRO GUREKIN EUSKAL ASTEAN!!!!

 

Euskal Astea ospatu dugu eta horrekin batera... Aizuren emanaldia!!
DBHko Batzordeko ikasleekin batera, Aizu dantzetan ibili da. 2 urteko umeekin hasi dute emanaldia eta Haur Hezkuntzako ume guztiek ere berarekin egoteko aukera bikaina izan dute. 
Hona hemen, bideoa...



Geroxeago, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako umeekin ibili dira. Hori bai dantzaldi ederra! Guztiek primeran pasatu dute, euskara lagun, bideo honetan ikusten den moduan...




2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

EUSKAL ASTEAN LUPE LEKUONA IPUINKONTALARIA GUREKIN EGON DA!

 
Ipuinak irakurketarako tresna magikoak dira. Horregatik, Guraso Elkartearen laguntzari esker, Haur Hezkuntzako 3. kurtsoko umeek eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetakoek Lupe Lekuona ipuinkontalariaren bisita izan dute. Hiru saio desberdinetan, ikusi, entzun, sentitu eta bizi izan dute hainbat istorio ziraragarri, liburuak eta euskara lagun.
Euskal Astea primeran ospatzeko opari itzela izan da! 


2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

EUSKAL ASTEAN HAUR HEZKUNTZAN, BETI AIZUREKIN!

 

Haur Hezkuntzako lagunak poz-pozik ibili dira Euskal Astean. Izan ere, lagun bikainarekin ibili dira... Aizuren eskulana egin dute. Primeran pasatzeaz gain, etxera eramateko oroigarri polita sortu dute.
Gora Aizu eta Haur Hezkuntzakoak!





2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

ASIER KIDAM MAGOA GUREKIN EGON DA!

 Aurten, Euskal Astea magiaz beteta etorri da. Izan ere, Asier Kidam magoa gurekin egon da. Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 eta DBH-ko 1 eta 2 kurtsoetako ikasleek bere emanaldia ikusi dute, taldez talde, "talde burbuilak" errespetatzen.


Talde guztiek primeran pasatu dute. Ordu erdiko ikuskizunak izan dira eta hainbat truko ikusteko aukera aparta izan dute.



Orotara, Asier Kidamek gurekin hiru egun eman ditu. Bere profesionaltasuna erakutsi digu eta guztiok liluratuta geratu gara. Primeran pasatu dugu!


Mila esker guztiok une magiko hauek partekatzeagatik!




2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea

LEHEN HEZKUNTZAKOEK AIZUREN BETAURREKO MAGIKOAK EGIN DITUZTE EUSKAL ASTEAN

 

Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetakoek Aizu gertu izan nahi dute, euskaraz gero eta gehiago hitz egin nahi dutelako. Horregatik, Aizuren betaurreko polit-politak prestatu dituzte, bere lagun bikaina gero eta gertuago sentitzeko.




EUSKAL ASTEA HASI BERRI DUGU!

 Aurten bai! Euskal Astea berriro gure artean dago. Eskolako klase guztietan euskara dugu protagonista.

Momentuz, aurtengo pegatina aurkezten dizuegu. DBH 3.eko Lidia Delgado da bere egilea. Zorionak!

Animatu eta prestatu euskararen oinatzei jarraitzeko!