2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

KANTARI GASTEIZ 2018. ZORIONAK, ARTISTAK!

Gure eskolako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. lagunek Kantari Euskal Karoekean parte hartu dute. Super Lagunak, Black and White eta Euskal Kantari izan dira taldeak.

Oso ondo abestu eta dantza egin dute, Gasteizko Dendarabako eszenatokian. Hona hemen beren ikuskizunak ikusteko aukera.

Black and White Taldea


Euskal Kantari Taldea


Super Lagunak Taldea


Zorionak, artistak!!

2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EDONON, EDONORA, EDONOIZ...EUSKARAZ

Gure DBH-ko ikasle guztiek kartela berriak egin dituzte eskolan jarritako Aizuren kartela abiapuntu hartuta. Oso ideia onak izan dituzte eta zuekin partekatu nahi ditugu. Primeran pasa!!


2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

EUSKARA GEU GARA!!!!!

2018-19ko ikasturtea ere Aizu lagun dugula hasiko dugu.
Euskara guztiona; Euskara guztiontzat.
Etxean, kalean, ikastolan, zineman, liburutegian, sare sozialetan...

Euskara Geu garelako!!!!!


2018(e)ko uztailaren 14(a), larunbata

DANTZALDIA 2018

Kurtsoari agur esanez, Euskal Batzordeko neskek Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoko umei dantzaldi bat prestatu diete. Kantak eta dantzak egin dituzte eta guztiek primeran pasatu dute.


2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

LEHEN HEZKUNTZAKO 4. KURTSOKOAK BERTSOTAN IBILI DIRA

Gure Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko ikasleak Bertsolaritza gertutik ezagutu dute. Izan ere, 4 saiotan Arabako Bertso Eskolako bertsolari batek nola sortzen diren bertsoak irakatsi die. Guztiak oso gustura ibili dira. Hona hemen bideoa.


2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

AIZU LEHEN HEZKUNTZAKO LAGUNEKIN

Aizu Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako ikasleen etxeetan egon da ikasturte honetan zehar. Guztiek primeran pasatu dute. Aizu oso gustura egon da klaseetako lagunen familiak ezagutzen. Hona hemen argazki batzuk:

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

EUSKAL MARGOLARIAK ETA TRATTEGIO DBH 2. KURTSOAN

DBH 2. kurtsokoek Plastikan kolore teoria landu dute. Horretarako, euskal margolarien artelanak erabili dituzte eta jatorrizko irudietako koloreak gauzatzeko trattegio teknika erabili dute; hau da, cyan, horia eta magenta koloreak besterik ez dituzte erabili eta marraz marra eginda. Artelan batzuetan, pertsonaien irudia erabili dute beste hondo batean kokatzeko. Hona hemen sortutako lanak:


Beste artelan batzuetan, aldiz, neurri erraldoi batean, jatorrizko irudien koloreak berreskuratu.

Lan bikaina egin dute eta zuekin partekatu nahi ditugu.


Zorionak, artistak!

2018(e)ko ekainaren 17(a), igandea

KOMIKI ZAPARRADA: IRAKURTZEKO TXOKO BIKAINA!


Euskal Astea ospatzearekin batera, DBH 2. kurtsoko ikasleek Aizuri buruzko komiki zoragarriak prestatu zituzten. Augusto Ugalde euskara irakaslearen ideia bati esker, komiki hauek irakurtzea benetako oparia izan da.
Izan ere, instalazio artistiko bat sortu dute eta irakurtzeko magia eskola osoaren ikasleengan sortu da. Txikiek eta handiek primeran pasatu dute Aizuri buruzko komikiak irakurtzen. Ikasleen lan bikainak leku bikain batean. Irakurketa eta artea eskutik helduta. Hori bai opari ederra!



2018(e)ko maiatzaren 13(a), igandea

DBH 3. ETA 4. KURTSOKOEK AIZUREN KOMIKIAK EGIN DITUZTE

Aizu oso pozik dago. DBH 3. eta 4. kurtsoetako ikasleek komiki itzelak egin dituzte eta gure eskolako pasabideak apaintzeko erabili ditugu. Eskolako guztiok ikusi ditugu eta primeran pasatu dugu komiki hauei esker. Berriro ikusi nahi badituzu, hona hemen aukera bikaina.
Zorionak, artistak!!!







2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

EUSKAL ASTEAN DENOK EUSKARAREKIN BAT EGITEN!

Asko izan dira 2018ko Euskal Astean eskolako ikasle guztiek egindako ekintzak. 2 urtekoak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, Batxilergokoak, Heziketa Ziklokoak... guztiak elkarrekin euskararen begiak zabaldu nahian.
Hona hemen ekintzak agertzen diren bideoa


2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

AIZUREN EMANALDIAN PRIMERAN PASATU DUGU!!!

Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek 2018ko Euskal Astea ospatzeko aukera aparta izan dute. Aizuk bisita egin die eta DBHko neska batzuen laguntzarekin hainbat abesti elkarrekin dantzatu dute. Guztiek primeran pasatu dute. Hori bai giro ederra euskaraz!!!

Hona hemen bideoa.


2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

EUSKAL ASTEA 2018

Aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dugu, Euskal Astea ospatzeko. Urtero bezala, Euskal Asteari eranskailu lehiaketarekin hasiera eman diogu. Hona hemen aurtengo irabazlea, DBH 4. kurtsoko Beatriz Delgadok egindakoa. Ea guztiok euskararen begiak zabaltzen ditugun!


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

EUSKAL TXIRIGOTAK DBH-N

Aurten DBHkoek inauteriak ospatu dituzte modu berezi batean. Euskal Txirigotak prestatzeko Mintza ordu batzuk erabili dituzte: musika aukeratu, abesti-letra landu, entseatzea, mozorroak prestatu...eta inauterietako astean, Areto Nagusian, Euskal Txirigotak guztion aurrean antzeztu ditugu.
Nola atera diren ikusi nahi baduzue, hona hemen Euskal Txirigota batzuk:



2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

DBHKO JOALDUNAK LHKO UMEEKIN INAUTERIETAN

Inauteriak ospatzeko asmoz, DBHko neska batzuk eskolako joaldunak izan dira eta LHko umeekin dantzak egin dituzte. Guztiek oso ondo pasatu dute. Gora inauteriak!

Nola egin duten dantza ikusi nahi baduzue, hona hemen bideoa.


2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

DANTZA-TZEN LH 3. ETA 4. KURTSOETAN


3. eta 4. mailako ikasleek Dantza-tzen saioan parte hartu dugu.
Gure eskolara Gasteizko Udal Folklore Akademiako dantza irakasleak etorri dira. “Luzaideko esku dantza” eta “Occitaniako circlecien” irakatsi dizkigute. Beti gure bikoteak lagunduta, dantza ederra ikasi ditugu.  Zapi bana oparitu digute ikasitako guztia gogoratzeko.

Hona hemen bideoa. Ea zuen gustukua den!