2017(e)ko azaroakren 30(a), osteguna

KANTARI GALAKTIKOEK EMANALDIA EGIN DUTE!

Eta azkenean egun berezia heldu zen!
Gure eskolako LH 4. kurtsoko Aitanak, Danielek, SofĂ­ak, Eiderrek eta Junek Kantari ikuskizunean parte hartu dute, Gasteizko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Gatibu taldeko "Prest" abestia primeran abestu eta dantzatu dute. Onena izan da ikustea zein gustura egon diren. Hona hemen bideoa, zuek ere gozatzeko. Zorionak, artistak!


2017(e)ko azaroakren 16(a), osteguna

DBH 1 LEKEITION

Irailaren 25etik 29ra DBH 1. mailako hiru taldeok Lekeitioko barnetegian egon ginen. Ekintzek itsasoarekin zuten zerikusi eta eguraldi eguzkitsuak asko lagundu zigun. Egun gutxitan gauza asko egin genituen, besteak beste, herria ezagutu, itsasargia bisitatu, hondartzara joan, itsasadarretik ibilaldi bat egin, itsas korapiloak egiten ikasi, traineruen jatorria zein den ikasi eta gero, arraun ere egin genuen. Barnetegian jokuak eta diskoteka egin genituen. Begiraleak oso jatorrak ziren eta janaria ezin hobea izan zen. Benetan errepikatzeko moduko egonaldia!
Zelako giroa izan genuen ikus dezazuen, hona hemen argazki batzuk.
Zuen gustukoak izatea espero dugu!