2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

2019ko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DUGU

Abenduaren 3an gure ikasleek ekintza desberdinak izan dituzte, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dutelako. Eskolak 125 urte betetzen dituenez, tarta erraldoia prestatu dugu eta 125 aukera aurkitu ditugu euskaraz aritzeko:
Aizu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko umeekin ibili da eta euskal gozokiak banatu dizkie, Batzordeko neskek lagunduta. LH-ko bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleak zineman egon dira eta haiek prestatutako abestiak abestu dituzte. DBH-n, Euskal Bingoa ospatu dute eta haiek egindako gozokiak elkarrekin banatu dituzte... Dena oso giro onean!

Hona hemen Euskararen Egunaren bideoa. Gozatu!


2019(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

KANTARI IKUSKIZUNEAN PARTE HARTU DUGU

Gure eskolako 3 taldek (Larrosa Gorriak, Itzelak eta Euskal Lagunak) GEUelkarteak antolatutako Kantari ikuskizunean parte hartu dute. Haiek eta beren familiek primeran pasatu dute, musika, dantza eta euskara lagun.


Hona hemen beren ikuskizunak:

Itzelak

Larrosa Gorriak

Euskal Lagunak

Zorionak artistak!!!

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

"IGANDEAK JAI" ESKOLAN EGON DA

GEUelkarteak antolatuta eta Guraso Elkartearen laguntzarekin, gure eskolan Igandeak Jai izan dugu. Hasteko, Dj Kaktus egon da gurekin eta gurasoek eta umeek elkarrekin dantzatzeko aukera bikaina izan dute.


Dantza egin ondoren, GEUelkarteko kideek jolasak antolatu dituzte. Amaierarik onena igande berezi honetarako. Eskerrik asko guztioi hain arratsaldea polita gurekin pasatzeagatik!!




2019(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

125 AUKERA EUSKARAZ ARITZEKO!

Ongi etorriak!
2019-2020 ikasturtearen hasieran gaude. Kurtso hau eskolako guztiontzat oso berezia izango da. Izan ere, gure eskolak 125 urte betetzen ditu. Geuk ere, Aizurekin batera, ospakizun honetan parte hartu nahi dugu. Guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera!
125 urte: 125 aukera bikain euskaraz aritzeko!
Ez galdu aukera!


2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

BERTSOLARIAK LEHEN HEZKUNTZAKO 4. KURTSOAN

Ikasturteari agur esaten diogu modu berezi batean. Gure Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko lagunek Bertsolaritza saio batzuk izan dituzte, Arabako Bertsolaritza Elkarteren eskutik. Oso ondo pasatu dute, hitzekin jolasean.
Hona hemen gure bertsolarien lanak. Gozatu!!





2019(e)ko maiatzaren 11(a), larunbata

AIZUREN KOMIKIAK DBH 3. KURTSOAN

2019ko Euskal Astean DBH 3. kurtsoko ikasleek oso komiki politak egin dituzte, Aizu protagonista izanda. Eskolako korridoreetan erakusketa bat izan dugu, ikasle guztiek ikus ditzatela. Zorionak, artistak!
Hona hemen komikiak:





2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

EUSKAL ASTEA 2019

Eskola osoa ekintzaz beteta utzi dugu. Euskara protagonista izan da eta ikasleek gauza zoragarriak egin dituzte: eskumuturrekoak, mikrofonoak, komikiak, antzerkiak, ipuinak, esaera zaharrak, kaligramak... Guztion artean egindako lan ikaragarria ikusi nahi baduzu, hementxe duzu aukera. Gozatu!


AIZU, LH 3. ETA 4. KURTSOETAKO LAGUNEKIN EGON DA

Euskal Astean Aizu eta Euskal Batzordeko neskak han hemenka ibili dira. Aurten, topaketa berezia izan dute Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetako lagunekin. Talde bakoitzak dantza bat egin du, Aizurekin batera eta gero, Aizuri galdera batzuk egin dizkiote. Guztiek primeran pasatu dute. Zorionak, hain giro polita sortzeagatik, euskara lagun!
Hona hemen bideoa


AIZUREKIN DANTZAN, LAGUNEN ARTEAN!

Euskal Astean, Aizu berriro gurekin egon da. Haur eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. kurtsoetako lagunekin primeran pasatu du, hainbat kanta dantzatzen. Aizuk Euskal Batzordeko neskeen laguntza izan du. Guztion artean giro ederra lortu dute. Primeran pasatzeko aukera paregabea!
Hona hemen bideoa.




2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

EUSKAL ASTEA 2019: "UTZ IEZAIOZU EUSKARARI HAZTEN"

Martxoko azken astean 2019ko Euskal Astea ospatuko dugu. Ikastetxe osoa jarduerez beteko dugu. eta hemen ikusteko aukera izango duzue. Hasteko, aurtengo eranskailua zuekin partekatu nahi dugu. Goazen euskarari behar duen indarra ematera!


2019(e)ko martxoaren 10(a), igandea

INAUTERIAK OSPATU DITUGU

Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko umeek astearte polita pasatu dute. Inauteriak ospatu dituzte. Goizean, DBHko Euskal Batzordeko neskeek, joaldunez jantzita, beraiekin euskal dantzak egin dituzte eta arratsaldean, kalejira egin dute, euskal mitologiako pertsonaiez mozorratuta. Guztiek primeran pasatu dute.

Hona hemen gure bideoak:




2019(e)ko otsailaren 2(a), larunbata

"PANTAILETAN ERE EUSKARAZ" HITZALDIA IZAN DUGU



Gurasoek eta beren seme-alabek online euskaraz dauden aplikazioak ezagutzeko aukera aparta izan dute, GEU Elkartearen eskutik.
Ordubeteko saio batean, euskaraz dauden jolasak eta hiztegia eta euskal kultura ezagutzeko programak ezagutu dituzte. Hauxe izan da mezurik garrantzitsuena: Nahiz eta euskara gutxi jakin, euskararekiko gurasoen jarrera irekia ezinbestekoa da gure seme-alabei laguntzeko.