Ongi etorri Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazon Ikastetxeko Euskal Blogera.
Gure Ikastetxean euskararekin lotura izango duten albiste guztiak hemen izango dituzue.
Aizuk euskal surf taula lagun duela, euskararen olatuan murgildu gaitu.
Orain, Euskararen Eguna gertu dugunez, aukera ezin hobea dugu euskal olatua berriro harrapatzeko. Horretarako gure itsasoa itsasontziz, arrainez... hornitzen arituko gara egun hauetan zehar.
Gogoz ekingo diogu gure euskara freskatzeari!
Udaletxeko irakasle batzuk gure LH 3. kurtsoko lagunei euskal dantza batzuk irakastera etorri dira. "Occitaniako circlecen" eta "Luzaideko esku-dantza" ikasi dituzte.
Amaitzean, dantzari guztiek lepoko zapi bat jaso dute opari. Hona hemen bideo bat, gure dantzariak zein ondo moldatzen diren ikusteko. Gora gure dantzari finak!
Kaixo lagunok!
Ongi etorri 2016-2017 ikasturte berri honetara!
Asko saiatu izan gara euskararen olatuak harrapatzen eta batzuetan gozatu ere egin dugu mintzatzen.
Aurten, aukera paregabea dugu gure aurrean. Kurtso honetako olatuak primerakoak dira.
Har dezagun gure taula eta jar gaitezen olatuen gailurrean.
Euskaraz blai-blai eginda amaituko dugu.
Txantxangorri polit hau nonahi ikusi duzuela ziur gaude.
Euskararen Txantxangorria da. Leku batean bere irudia ikusten baduzue, euskaraz hitz egiteko aukera daukazuela esan nahi du.
Beraz, EMAN HEGOAK EUSKARARI!